2017 ira 22

V. EZTABAIDA LIGA

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan izan da V. Unibertsitate arteko Eztabaida Liga.
Lekua Osoko bilkuren aretoa - Tomas Moro aretoa
Datak: oir, 22/09/2017 - oir, 22/09/2017
Ordua: 09:30-14:00
Emisioa:
  • Kanala 1
  • V. EZTABAIDA LIGA Eztabaida Liga Jaitsi

    TALDE IRABAZLEA: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

    BIGARREN TALDEA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

    HIZLARIRIK ONENA: Iñigo Otaegi (Mondragon Unibertsitatea)

     

    PROBA BAZTERTZAILEEN BIDEOA

     

    Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzak antolatuta, Eusko Legebiltzarrak lagunduta

    Euskara hizkuntza erabilgarri bezala duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2017ko txapelketarako baieztapena honako unibertsitateek eman dute: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea.

    Eusko Legebiltzarrean liga osoa hartzen den lehenengo aldia da, ligaren lehen jardunaldia, orain arte, UPV-EHUko Letren Fakultatean egiten zen eta.

    Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak eta Mahaiko kideek harrera egin die unibertsitateetako talde eta ordezkariei, 9:30ean, harrera aretoan . Parte hartzen duten unibertsitateetako agintarien buru Nekane Balluerka UPV/EHU-ko errektorea da.Legebiltzarreko lehendakariak eta errektoreak egin diete ongietorria parte hartzaileei osoko bilkuren aretoan, 09:50ean. 10:00etatik aurrera aurreko proba baztertzaileak hasi dira eta 12:30ean irabazi dituzten bi taldek hartuko dute hitza gaiaz eztabaidatzeko: Guraso batzuk azken urteetan bere seme-alabak ez txertatzeko erabakia dela eta, gaindituta ziruditen gaixotasun batzuen berragertzea ikusi da. Osasun publikoaren arazoa dela kontsideratu eta mugatu beharko litzateke gurasoek seme-alaben tratamendu medikoa erabakitzeko duen eskubidea?

    Ikuspegi berezia eskaintzen dute jesarlekuek: Ligan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte Legebiltzarkideak eta Eusko Jaurlaritzako kideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitz egiteko.

    Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, Tomas Moro aretoan izan da sari-banaketa. Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak banatu dituzte diplomak, eta Jon Zarate erretoreordearen hitzak eman zaio amaiera V. Unibertsitate Ligaren edizio honi.